Irak

Bonba-auto batek gutxienez 9 lagun hil ditu Bagdaden

Auzitegi baten ondoan bonba-auto bat zartarazi dute Bagdaden, eta gutxienez 9 lagun hil ditu eta 46 inguru dira zaurituak. Zenbait iturriren arabera, zibilak dira hildako guztiak eta zaurituetako gehienak.

2006ko maiatzaren 4a
10:00
Entzun
Palestina hiribidearen mutur batean izan da leherketa, Sadr auzo xiitako auzitegi baten ondoan. Muktada al Sadr buruzagi xiitaren gotorlekutzat daukate auzo hori. Hildako guztiak eta zaurituetako gehienak —bi polizia salbu— zibilak dira. Ekintzaile suizida batek 18 lagun hil zituen atzo base militar batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.