Bost errepidetako lanen kostuen igoera argitzeko eskatu diote EAJri

Olanoren, Jauregiren eta Goiaren azalpenak entzunda, «hobeto» aztertuko du Bilduk HKEEren txostena

Markel Olano, Jon Rekondo, Eneko Goia eta Borja Jauregi, A-8an, artxiboko irudi batean. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS.
jon olano
Donostia
2012ko otsailaren 22a
00:00
Entzun
Gipuzkoako ahaldun nagusi ohi Markel Olanok, Bide Azpiegituretako foru diputatu ohi Eneko Goiak eta Bidegiko zuzendari ohi Borja Jauregik Batzar Nagusietako Mugikortasun eta Bide Azpiegituren Batzordean agerraldi bat egiteko eskatu du Bilduk. Aldundiak eta Bidegik 2009an eginiko hainbat obraren kostua hasierakoa baino nabarmen handiagoa izan zela ebatzi berri du HKEE Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, eta horren inguruan eskatu dizkio azalpenak Bilduk EAJri.

Enrique Martinez, Idoia Ormazabal eta Iban Asenjo Bilduko batzarkideek agerraldi bat egin zuten atzo, mugikortasun batzordean eskaera hori egin dutela jakinarazteko. Asenjoren arabera, EAJk ez dio beldurrik izan behar eginiko kudeaketaren inguruko informazioa emateari. Besteak beste, Kontu Epaitegiak dio 2009. urtean errepideak eraikitzeko lanen kontratazioa legez kanpokoa izan zela, eta diputazioaren usteak baieztatu zituela adierazi zuen joan den ostiralean aldundiak. Atzo, ordea, Asenjok ez zuen adierazpenik egin txostenaren inguruan, Olanoren, Jauregiren eta Goiaren azalpenak entzun arte: «Zenbat eta informazio gehiago eduki, hobeto aztertuko dugu egoera».

Egindako lanaz, « oso harro»

Bidegin egindako lanaz eta eraikitako errepide sareaz «oso harro» dagoela esanez erantzun dio Olanok Bilduren eskaerari. Osatutako sarea iraultzatzat jo du Olanok, eta lan hori «nonahi» aldarrikatuko duela erantsi. Hortaz, Batzar Nagusietan «beharrezkoak diren azalpenak» emango dituela argitu du.

Agerraldia egingo duten egunean, galderei erantzuteaz gain, Bilduren «manipulazioa» salatuko duela abisatu du EAJk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.