Espainiako Gobernuak bost eskumen Eusko Jaurlaritzaren esku utziko ditu martxoaren 31 baino lehen: Lan Ikuskaritzari dagokiona, atzerriko tituluen homologazioarena, espetxeetarakoirakasle zein osasun arloko langileena, lehen hezkuntzarako erlijio irakasleena eta EAEn dauden atzerriko ikastetxeei dagokiena.
PSOEk eta EAJk osatutako batzordeak ia itxita utzi zuen egutegia asteazkeneko bileran. Otsailaren 16an bilduko dira berriz batzordeko bi aldeak, eta akordioa behin betiko sinatzeko asmoa dute bertan. Ondoren, Espainiako Gobernuko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek osatzen duten batzorde mistoa bilduko da, eta transferentziak martxoaren 31 baino lehen izenpetuko dituzte.
Jose Maria Benegas sozialista eta Aitor Esteban jeltzalea gustura agertu ziren hedabideen aurrean, egutegia betetzen ari direlako.
Bigarren multzoa, ekainean
PSOEko eta EAJko ordezkariak aurrerago eskualdatu beharreko eskumenen gaia ere lantzen ari dira, eta kasu horretan ere, epeak beteko dituztela uste dute; ekainaren 30a baino lehen eskualdatuko direla. Itsas garraioari dagokion konpetentzia, errepide bidezko garraioari dagokiona, enplegu erregulazioari buruzkoa, estatuarenak diren artxiboena, jabetza intelektualari dagokiona, eta itsas-arrantza lanbideen irakaskuntzari dagokiona.
Aurrera begira trenbideen eskumena nola transferitu ere aztertzen hasi dira, eskualdatze hori «bereziki konplexua» delako.
Bost eskumen martxoa amaitu aurretik eskualdatuko dituzte
PSOEk eta EAJk adostu zituzten eskumenak ezarritako epean transferituko dituztela uste dute bi aldeek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu