Gizartea

Bost lagun atxilotu dituzte Bilbon eta Araban, droga trafikoa leporatuta

2008ko maiatzaren 23a
10:43
Entzun 00:00:0000:00:00
Ertzaintzak atzo bost lagun atxilotu zituen Araban eta Bilbon, droga trafikoa egotzita. Hamabost kilo speed atzeman zizkieten, betiere ertzainen arabera, baita marihuana, kokaina, haxixa eta extasisa ere, eta droga horrek merkatuan 300.000 euroko balioa daukala adierazi dute. Atxilotuen artetik lau gizonezkoak dira eta bat emakumezkoa. 2007an hasi zuen ikerketa Ertzaintzak, Amurrion (Araba).

Herri horretan bi lagun atzeman zituzten atzo (40 urteko gizonezkoa eta 30 urteko emakumezkoa). Laudion (Araba) 36 urteko gizonezkoa atxilotu zuten eta Luiaondon (Araba) 29koa. Bilbon, berriz, 42koa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.