Bost lagun atxilotu dituzte Orozkon, ustez bi andreri mehatxu egiteagatik

Astelehenean atzeman zituzten, Orozkon, labanaz mehatxu eginda biktimak prostituitzera behartzeagatik

Erredakzioa
Bilbo
2011ko martxoaren 31
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ertzaintzak lau gizonezko eta neska bat atxilotu zituen astelehen eguerdian Orozkon (Bizkaia). Bi emakume hertsatzea eta mehatxatzea egozten diete. Ustez dirua eskatzen zieten prostituitzen jarraitu ahal izateko.

Herritar batek deitu zien esanez Orozkoko Ibarra auzoan bi emakume labanaz mehatxatzen ari zela lagun talde bat. Lau gizonezkok eta emakumezko batek heriotza mehatxua egin zietela azaldu zieten biktimek ertzainei.

Prostituitzen jarraitzen uztearen truke dirua eskatzen zietela kontatu zieten bi emakumeek ertzainei. Biktimek uko egin zioten, ordea; ustezko erasotzaileek mehatxu egin zieten labanak atera eta hil egingo zituztela esanez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.