Bost milioi euro inbertituko ditu Jaurlaritzak Donostiako portua eraberritzeko lanetan

Donostiako portua, artxiboko irudian. BERRIA.
Erredakzioa
Donostia
2010eko abenduaren 30a
00:00
Entzun
Bost milioi euro inbertituko ditu Eusko Jaurlaritzak Donostiako portua eraberritzeko lanetan datozen bi urteotan. Arraina saltzeko lonja, Donostiako portuko kofradiako eraikina, arrantza kaia eta itsasontzi arteko bideak berrituko dituzte, besteak beste. Donostiako portua txikia da, eta tokiak eta hainbat azpiegitura «optimizatu» nahi dituzte, «elkarbizitza baketsua eta harmonikoa lortzeko» erabilerari eta jarduerei begira. Atzo eman zuen proiektuaren berri Iñaki Arriola Jaurlaritzako Garraio sailburuak, Odon Elorza alkatearekin eta arrantzaleen kofradiako arduradunekin batera egindako agerraldian. Proiektua «guztiek» adostu dutela hitzeman zuen sailburuak. Jaurlaritzaren asmoa da arrantza tradizionala bere horretan uztea eta azpiegiturak hobetzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.