Ardatz atlantikoa Europako azpiegitura garrantzitsuenen artean dago. Halaxe adierazi zuen atzo Bruselak. AHT abiadura handiko trenaren bidez Frantzia eta Portugal lotuko dituen ardatz atlantikoa Euskal Herritik igaroko da: Gasteiz eta Akize (Frantzia) artean, hain zuzen. Nafarroatik barrena Mediterraneoko ardatzarekin lotuko da. Bada, bi korridore horiei lehentasuna emango die Europako Batasunak, Sim Gallas Garraio komisarioaren arabera.
Hamar proiektu lagunduko ditu Bruselak 2014. eta 2020. urteen artean. Emandako zenbakien arabera, proiektu horietara ia 32.000 milioi euro bideratuko ditu. Horrekin trenbide sare bat sortzea da helburua, eta ardatz atlantikoa 2017rako amaituta edukitzea espero dute, Mediterraneoko ardatza bezala. Beste azpiegitura proiektuak, berriz, 2030erako martxan eduki nahi dituzte. Ardatz zentrala, tartean.
Europako Batzordean erabaki horren berri eman zuten momentuan bertan, hau adierazi zuen Portugalgo Gobernuak: Lisboa eta Madril lotuko dituen tren lasterraren lineari ez diola babesik emango.
AHTari lotuta, bestalde, Abadiñoko Udalak (Bizkaia) jakinarazi du tren lasterra egiteko ateratzen diren lurrak Atxarteko harrobian botako dituztela. Bilduk eta AHT Gelditu plataformak gogor salatu dute erabakia.
Bruselak lehentasunezkotzat jo du AHTaren ardatz atlantikoa
Frantzia eta Portugal lotuko dituen ardatza Euskal Herritik igaroko da: Akize eta Gasteiz artean, hain zuzen ere
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu