Jean Grenet sendagilea da lanbidez, nahiz eta bere jarduna politikara mugatu azken urte luzeotan. Parti Radical Valoisien alderdiko presidenteordea da eta UMPko kidea. Aitzinetik UDF talde zentristako kidea zen. 2012ko Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeetan URCID izeneko zerrendan aurkeztu zen baina hautesleek Colette Capdevielle sozialista hautatu zuten, tarte handiarekin gainera. Baionako auzapeza da 1995eko otsailaren hiruaz geroztik.
Hainbat kargu publiko izan ditu:
Baionako Herriko Etxean:
1989/03/19tik 1995/06/18ra hautetsia
1993/06/21tik 1995/02/02ra auzapezordea
1995/02/03 auzapeza, zendu berri zen aitaren segida hartuz
1995/06/19tik 2001-03-08ra Auzapez hautatzen dute
2001/03/19tik 2009/03/21ra Auzapeza berriz ere
2008/03/22tik du azken agintaldia
Herri Elkargoa:
2008/04/12tik da Aturri-Euskal Kostaldea Herriarteko sindikatuko presidentea
Kontseilari Nagusi:
1992-03/22tik1995/02/14ra Kontseilari Nagusi izan zen. Kargua utzi zuen Baionako auzapez hautatzean.
Akitania:
1998/03/15tik 2002/06/30ra Akitaniako Kontseilari izan zen
Frantziako Parlamentua:
1993/05/02tik 1995/07/13ra Alain Lamassoureren ordezkoa diputatu gisa
1995/12/08tik 1997/04/21era Alain Lamassoureren ordezkoa diputatu gisa
2002/06/19tik 2007/06/19 diputatu hautatu zuten
2007/06/20tik 2012ra, diputatua izan zen.
Baionako auzapez gisa, Euskal Kulturaren Aldeko Herriarteko sindikatuko presidentea izan zen.