«Buesa hiltzeko agintzeagatik»,Garcia Gazteluri 105 urteko kartzela zigorra

Auzitegi Nazionalak Gazteluri egotzi dio buruzagi sozialistaren aurkako atentatua antolatu izana

Erredakzioa
2011ko azaroaren 8a
00:00
Entzun
Javier Garcia Gazteluri 105 urteko kartzela zigorra ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak. Garcia Gazteluri egotzi dioIturen taldeari agindu izana Fernando Buesa buruzagi sozialista eta bere bizkarzain Jorge Diez hil ziren atentatua egiteko.

Epaiaren arabera, 2000ko otsailaren 22an egin zen atentatuaren aurretik, Garcia GaztelukIturen taldeari eskatu zion Buesari jarraipena egiteko; eta atentatuan erabili beharreko furgoneta, lehergailuak eta armak eman zizkion taldeari. Magistratuek esan dute, froga gisa, ustezko etakideen deklarazioez gain, Garcia Gazteluren «agenda txiki pertsonala» erabili dutela.

Buesaren eta Diezen familiei 500.000 euroko kalte-ordaina ere ordaindu beharko die Gazteluk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.