'Cabacas auzia'

Cabacas plataforma beldur da epaiketa "parodia" bilakatuko ote den

Sei urte beteko dira aurki Iñigo Cabacas hil zutenetik, Ertzaintzak jaurtikitako gomazko pilota batek buruan jota. Hura gogoratzeko hainbat ekitaldi prestatu dituzte senide eta lagunek.

jarraia150061.jpg
gotzon hermosilla
2018ko martxoaren 23a
10:11
Entzun

"Nork esango zigun sei urte geroago oraindik hemen egongo ginela justizia eske", azaldu dute Iñigo Cabacas plataformako kideek. Aurten berritasun bat dago auziaren inguruan, epaiketa egiteko datak finkatu dituztelako -urriaren 15etik azaroaren 9ra izango da- baina Cabacasen lagun eta senideek zalantza asko dituzte horren inguruan. Gogoratu dute gau hartan tiro egin zuten ertzainak "babestu" egin dituztela, operazioaren arduradun nagusiak eta arduradun politikoak ez direla epaituak izango, frogak "desagerrarazi" eta horiek lortzeko bidea "oztopatu" egin dutela, eta Pilar Gimenez fiskalak ez duela "delitu zantzurik" ikusi gertatutakoan, nahiz eta instrukzio epaileak "zuhurtziagabekeriazko hilketa delitu bat" egon daitekeela esan.

Oztopoak oztopo, aurrera jarraitzeko konpromisoa azaldu dute plataformako kideek: "Ez gara desagertuko. Ez gara etxera joango. Guztiz zaharkituta gelditu den polizia eredua ezbaian jartzen jarraituko dugu. Ez dugu beste Iñigorik nahi", azaldu dute.

Zenbait ekitaldi egingo dituzte datozen egunetan Cabacas gogoratzeko. Apirilaren 5ean, 19:15ean La cifra negra indarkeria instituzionalari buruzko dokumentala estreinatuko dute Bilborocken. Azken urteotan gertaturiko zenbait kasu aurkezten ditu dokumentalak, tartean Iñigo Cabacasena, eta haren senide eta lagunak agertzen dira filmean, Manuela Carmena, Joaquim Bosch, Rafael Ribo, Willy Toledo eta beste zenbait lagun ezagunekin batera.

Apirilaren 6an "gomazko balen emate ekitaldia" egingo dute Bilboko Justizia Jauregiaren aurrean 19:00etan, eta apirilaren 7an, berriz, urteroko omenaldia egingo diote Iñigo Cabacasi 13:30ean zauriturik suertatu zen kalexkan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.