'Campolibre Alai' ontziari eraso egiten saiatu dira Indiako Ozeanoan
Bermeoko Campolibre Alai ontziari eraso egiten saiatu ziren atzo Indiako Ozeanoan. Eskifaiako kideek jakitera eman dutenez, Seychelleetako kostaldetik 350 miliatara izan zen erasoa, Euskal Herrian 06:30 inguru zirenean. Ontziko segurtasun pribatuak aurre egin zien, eta ihes egitea lortu zuten.Maiatzaren 25ean ere antzeko gertaera bat izan zuen Campolibre Alai ontziak. Herenegun, inguru haietan ere Intertuna III ontziari egin zioten eraso. Tiroak izan ziren, baina ez zen inor zauritu, eta ontziak ihes egitea lortu zuen. Segurtasun neurriekin pozik egon arren, erasoak ugaritzen ari direla kontuan hartuta, Espainiako Gobernuari bilera eskatu dio Anabac atunontzien jabeen elkarteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu