Carmen Gutierrez izango da Euskara zuzendari Arabako Foru Aldundian
Euskara zuzendari Carmen Gutierrez jarri du Arabako Foru Aldundiak. Informazioaren Zientzietan lizentziaduna da, Nafarroako Unibertsitatean —Opus Deirena—, eta kazetari gisa egin du ibilbide profesionala: El Correo egunkarian hasi zen beharrean, Gasteizen, eta hango sailetako arduradun izan zen gero. Euskal Herritik kanpora egin zuen gero, eta Espainian El Norte de Castilla kazetako zuzendariorde aritu zen. Hala ere, Gasteizen lan egin du azken urteetan, kazetari gisa ez bada ere. Gasteizko Jazzaldiko arduradun izan da. Javier de Andres ahaldun nagusiak izendatuta, Euskara zuzendaritza ez ezik, Gutierrezek bere gain izango ditu Kultura eta Kirol zuzendaritzak ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu