CDNk batzarrera deitu du ostegunerako alderdi moduan desegin edo ez erabakitzeko

2011ko maiatzaren 31
18:44
Entzun 00:00:0000:00:00

Maiatzaren 22ko hauteskundeetan emaitza txarrak bildu zituen CDN alderdiak, eta zuzendaritzak batzarrera deitu du etzirako. Nafarroako Legebiltzarrean zituen bi parlamentariak galdu ditu CDNk. 4.654 boto jaso zituen, eta emaitza hori eskuan herritarrek ez dutela CDNk erakundeetan jarraitzerik nahi ondorioztatu dute. Horregatik alderdia desegitea edo ez erabakiko dute etzi.

Jose Andres Burguete CDNko presidenteak militanteekin nahi du bildu. 411 militante ditu CDNk, eta, estatutuen arabera, eurek hartu behar dute azken erabakia. Hiru aukera dituzte etorkizunerako: Nafarroako Gobernua osatu arte itxaron, abuztuaren 22a baino lehen osatzen ez bada, hauteskundeak errepikatu behar liratekeelako; militanteek ordaintzen duten kuota handitu alderdia indartzeko, edo alderdia desegitea. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.