CiU-ERCren bide orriaren lehen pausoa da atzokoa

2013ko urtarrilaren 23a
08:20
Entzun 00:00:00 00:00:00

CiUk eta ERCk duela hilabete, legealdi berriko gobernagarritasun akordioan, independentzia galdeketa 2014an egingo dutela hitzartu, eta bide orri bat aurkeztu zuten.

1. Kataluniako legealdi berriko lehen bilkuran Kataluniako herriaren burujabetza adierazpena egin. (Atzo egin zuten saioa).

2. Kontsulten legea onartu parlamentuan.

3. Espainiako Estatuarekin negoziazio prozesua ireki katalanen erabaki eskubidea gauzatzeari buruz.

4. Trantsizio nazionalerako Kataluniako Kontseilua sortu, galdeketa prestatzeko. Erabaki eskubidearen aldeko alderdiek, eragile sozial, ekonomiko eta kulturalek, eta "prestigioko" lagunek osatuko dute kontseilua.

5. 2013ko bukaerara artean bide formal, juridiko eta instituzional guztiak landu, kontsulta legezko esparru batean egin dadin.

6. Galdeketara deitu, Europa barruan Katalunia estatua izateko aukera egoteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.