EUSKARA

Claire Haran hil da, Baionako Hotel des Basques Seaskari eman zion andrea

Bart gauean hil da, 89 urte zituela. 2010ean eman zion eraikina Ipar Euskal Herriko ikastolen elkarteari, euskararen defentsan erabiltzekotan.

2013ko otsailaren 6a
13:01
Entzun

Bart gauean zendu da Claire Haran, Baionako Hotel des Basques hotelaren jabea zena. Haranek 2010eko abuztuan Seaskari eman zion Saint-Andre plazan dagoen lau solairuko eraikina.

 89 urte zituela hil da; ez zuen seme-alabarik. Gurasoek 1956an sortu zuten hotela. "Euskararik gabe, galdua da Euskal Herria", azaldu zion BERRIAri Haranek eraikina Seaskari eman ostean.

Eraikinak Hotel des Basques ikurra mantentzea eskatu zion emaileak Seaskari. Lehen aldia izan zen Ipar Euskal Herriko Ikastolen Federazioak higiezinen dohaintza bat jaso zuena; Paxkal Indo lehendakaria "benetan harriturik" azaldu zen keinuarekin, eta eraikina "Seaskaren erakusleiho handi bat" izango zela adierazi zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.