“Legez kanpoko alderdien inguruko ohiuak eta mezuak izanez gero, Ertzaintzak manifestazioa desegiteko ardura dauka”. Hala ere, Conde-Pumpidok jakinarazi duenez epailearen erabakiaren zain daude: “azken erabakia epaileak hartu beharreko erabakia da”.
Bien bitartean, AVT Terrorismoaren Biktimen Elkarteak eta PPk manisfestaziora deitu duten herritarrek Batasuneko zerrendetan egon direla salatu dute. Conde-Pumpidok hauei erantzunez adierazi duenez “Fiskaltza Garzonek hartutako erabakietara moldatzen da, eta manifestazioaren aldeko irizpidea izan da garaile”.
Mariano Raxoi PPko presidenteak egun hauetan esandakoari ere erantzun egin dio Espainiako fiskal nagusiak: “Fiskaltzak legearen interesa bermatzen du, alderdikeriarik gabeko legea”.
Politika
Conde-Punpidoren ustez ez dago Bilboko manisfestazioa debekatzeko arrazoirik
Candido Conde-Pumpido Espainiako Fiskal nagusiak adierazi duenez, “txostenak aztertu ondoren eta legeari jarraituz, Bilbon herritar talde batek ostiralerako deitu duen manifestazioa debekatzeko arrazoirik ez dago”. Hala ere, manifestazioari hainbat muga ezarri dizkiote: ezingo da Batasunaren mezurik zabaldu eta haren aldeko oihurik egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu