Koronabirusa

COVID-19 kasuen «goranzko txiki bat» detektatu dute osasun erakundeek

Zupiria: «Egun batzuk beharko ditugu jakiteko igoera puntuala den ala joera aldaketa baten seinale». Nafarroan 226 kasu atzeman dituzte

Ion Orzaiz.
2022ko martxoaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Azken asteetan hedabideen arreta bereganatu ez badu ere, COVID-19a ez da desagertu. Egunero-egunero, dozenaka positibo atzematen dituzte Euskal Herriko osasun erakundeek, eta, oro har, transmisioa apaltzen ari dela nabarmena izanagatik, beheranzko joera horren «mantsotzea» eta, are, positiboen «goraldi txiki bat» atzeman dituzte azken egunetan.

 

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak auziaz hitz egin zuen atzo, eta, haren esanetan, «egun batzuk» beharko dira jakiteko positiboen igoera hori «puntuala» den eta, beraz, egoerak egonkortzera jotzen duen, ala, kontrara, «joera aldaketa baten seinalea den». Zupiriak azaldu duenez, igoera detektatu dute «kutsatzeen bilakaera neurtzen duten adierazle zenbaitetan»; besteak beste, zazpi eta hamalau eguneko intzidentzia tasan eta kutsatzeen birsortze tasan.

Positiboak gora Nafarroan

Hazkunde horren adibide dira Osasunbideak atzo emaniko datuak. Izan ere, 226 positibo atzeman zituzten astelehenean. Datu handiena da bost egunean: iragan ostegunean 190 kasu detektatu zituzten herrialdean, 197 ostiralean, 85 larunbatean eta 185 igandean. Horrez gain, hildako baten berri eman zuen Osasunbideak. Bost paziente erietxeratu zituzten; horietako bat, ZIU zaintza intentsiboetako unitatean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.