Covitek 76 preso salatu ditu, ikasketak egiteko agiriak «faltsutzea» leporatuta
MADRIL. Covite Terrorismoaren Biktimen Elkarteak 76 euskal preso eta preso ohiren aurkako salaketa jarri du Espainiako Auzitegi Nazionalean, espetxe zigorrak murrizteko dokumentu akademikoak «faltsutzea» egotzita. Halaber, Parot doktrina baliogabetu ondoren kartzelatik irteteko agiri faltsuak erabili izana ere leporatu die. Coviteren arabera, Zigor Kodearen 393. artikulua urratu dute preso horiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu