Bizkaiko kostaldeko zenbait herri eta hondartza zuritu ditu elurrak, besteak beste, Bermeo, Sopela, Gorliz eta Muskiz.
Baina, oro har, elurra baino izotza ari da gaur arazo handiagoak sortzen. Gipuzkoan, N-1 errepidean eta A-8 autopistan, Donostiako saihesbidean,horma dago gune askotan, eta arreta bereziz gidatzeko galdegin dute trafiko arduradunek. Izan ere, izotzak erraz eragiten ditu ezbeharrak. Esaterako goizean goiz Irura parean, N-1ean, kamioi bat gurutzatuta geratu da, eta auto ilarak sortu dira. Billabona parean ere auto pilaketak daude jelagatik.
Gipuzkoan jarraituz, Etxegarate, Deskarga eta Arlaban mendateetan arreta handi-handiz gidaltzeko aholkatu dute.
Bigarren mailako errepide sarean, Herrera, Opakua eta Urduñako mendateak itxita daude Araban, eta Gipuzkoan, Elgetan eta Azkaraten, kamioiak ezin dira pasa. Bizkaian kateak behar dira Dima eta Bikoitzgane mendateetan.
Nafarroan, errepide sare nagusian Nafarroa Garaia eta Beherea Alduden barrena lotzen dituen N-138 errepidea itxita dago eta Urkiagako mendatea ere bai. Bigarren mailako sarean, ostera, Artesiagako mendatea, Egozkuekoa, Urbasakoa eta Izabatik Frantziara doan errepidea daude itxita.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako errepideei buruzko informazio zehatza hemen .
Nafarroakoa hemen.
Eusko Trenek konpondu ditu arazoak
Errepideetan ez ezik, trenbide sarean ere arazoak sortu dituzte elurrak eta izotzak; zehazki, Eusko Trenen zerbitzuan, topoa ez da ibili Oiartzundik Hendaiara bitartean goizeko lehen orduetan, eta Oiartzundik Donostiara bitartean ibili da, baina atzerapen handiz. Halaber, Donostiatik Lasarte-Oriara bitarteko zerbitzurik ez da izan.
Nolanahi ere, Eusko Trenek jakinarazi du arazo horiek guztiak konpondu dituela, eta ondorioz zerbitzu guztiak dabiltzala. Bakar-bakarrik Ermua eta Azpeitia arteko autobusa ohiko bidetik barik A-8 autopistatik dabil, hain justu, Azkarateko mendateak arazoak daudelako.
Eguraldia/errepideak
Dagoeneko Eusko Trenen zerbitzu guztiak martxan dira
Elurra eta izotza ekarri ditu berriro ere denboraleak, eta, ondorioz, arazo franko sortu da errepideetan eta, oro har, garraio sarean. Goizeko lehen orduan Eusko Trenen hainbat zerbitzu etenda egon dira, baina jakinarazi dutenez, dagoeneko guztiak martxan dira. Errepideetan, sare nagusian, Gipuzkoa eta Nafarroa arteko A-15 autobidea itxita egon da, baina azken informazioen arabera, zabaldu dute., Urkiagako mendateak itxita jarraitzen du. N-1 errepidean, Gipuzkoan, hainbat arazo daude, batik bat, izotzak eraginda. Arreta handiz gidatzeko aholkua eman dute trafiko arduradunek. Itsas mailan ari du elurra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu