ITALIAKO GIROA

Damiano Cunegok esprintean irabazi du Italiako Giroko bigarren etapa; Astarloa laugarren iritsi da helmugara.

Saeco taldeko Damiano Cunego txirrindulari italiar gazteak irabazi du Pontremolin bukatu den Italiako Giroko bigarren etapa. Igor Astarloa laugarren iritsi da helmugara irabazlearen denbora berean. Bradley McGeek sailkapen nagusiko lidergoa berreskuratu du.

2004ko maiatzaren 10a
19:12
Entzun
Damiano Cunego izan da azkarrena Pontremoliko helmugan. Helmugatik 20 kilometrotara zegoen Brattelloko gainean pelotoia hautsi ostean Saeco taldeko karrerista beste 30 txirrindularirekin iritsi da helmugara. Bertan Cunego bere ihesaldi lagunak baino askoz indartsuago agertu da eta azken esprintean hainbat txirrindulari paseaz besoak altxatzea lortu du. Italiarraren ostean Bradley McGee sartu da denbora berdinarekin, australiarra da Giroko lider berria. Lehengo euskalduna helmugan Igor Astarloa izan da, Ermuko txirrndularia laugarren iritsi da irabazlearen denbora berdinarekin.

2. Etapako Sailkapena Novi Ligure-Pontremoli (184km)

1.Damiano Cunego (Saeco) 4ordu 37 minutu 9segundu.

2.Bradley McGee (FDJ)d.b.

3.Christiano Moreni (Alessio) d.b.

4.Igor Astarloa (Lampre) d.b.

5. Eddy Mazzoleni(Saeco) d.b

2 Sailkapen Nagusia

1.Bradley McGee (FDJ)d.b.

2.Yaroslaz Popovich 0:32ra

3.Gerhard Trampusch (Acqua) 0:36ra.

4.Damiano Cunego (Saeco)0:37ra

5.Christiano Moreni (Alessio) 0:39ra

.

14 Juanma Garate (Lanpre) 0:55ra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.