Mario Izeta Bilboko gotzaina, Jose Ignacio Munilla Donostiakoa eta Miguel Asurmendi Gasteizkoa bakegintzari buruz aritu dira, Zorionekoak bakegileak izeneko homilian. ETAko kideei «benetako damua» adierazi eta eragin dituzten biktimei «barkamen eskaera zintzoa» egin diezaiela eskatu diete. Biktimei, «barkamen sendatzaile eta askatzailea» emateko esan diete, «justiziaren beharrak indargabetu gabe ere, gainditu egiten dituelako».
Bake eta adiskidetzerako otoitz bilkura egin zuten hiru gotzainek atzo Bilbon, Donostian eta Gasteizen, eta, hirurek aurrez adostutako homilian, damua adierazi eta barkamena eskatzearen zein barkatzearen garrantzia nabarmendu zuten. ETAren indarkeria amaituta, egia eta justiziaren bidea ere egin beharko dela adierazi zuten gotzainek; «bakean, duintasunean eta errespetuan oinarritutako elkarbizitzarako», hori ezinbestekoa dela azalduta.
Homilia adostea lortu dute hiru gotzainek, baina ez nahi zuten pastorala egitea. Izan ere, El Pais egunkariak dioenez, Munillak ETAren biktimen memorian oinarritutako adiskidetzea defendatzen du, eta Izetak eta Asurmendik, «ETAko presoei eskua luzatzea» ere proposatzen dute.
Damutzeko eskatu diote ETAri gotzainek, eta biktimei, barkatzeko
Donostia, Bilbo eta Gasteizko gotzainak ez dira ados jarri pastoral bateratua egiteko, eta homilia bat atera dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu