Dani Saralegi: "Udalak sanferminak pribatizatu ditu"

Gora Iruñea! plataformak bere eguna ospatu du gaur.

2009ko uztailaren 9a
07:38
Entzun
Gora Iruñea! plataformak jai herritar eta parte-hartzaileak bultzatu eta antolatzen ditu urtero. Oztopo asko aurkitu dituzte aurten ere Udalaren aldetik. Taconera gunea erabiltzeko asmoa zuten eta Udalaren ezezkoa jaso dute, berriro ere. Oztopo guztien gainetik, gaur, haien eguna ospatzen ari dira. Dani Saralegi Gora Iruñea! plataformako bozeramaileak BERRIA.INFOri hitz egin dio.

Gaur Gora Iruñea! eguna da. Zer antolatu duzue?

Goizean haurrentzako lunch-a egin dugu, 14:30etan bazkari herrikoia etabukatutakoan dantzatzeko aukera izan da. Alde zaharreko erraldoiak ere atera dira jai herrikoiak bultzatzeko. Egun osoko ekitaldiak, Iruñeako kaleetan egingo ditugu Udalak Taconerako gunea erabiltzea debekatu egin digulako.

Taconera gunea erabiltzeko Udalak ez dizuela baimenik eman esan duzu. Zeintzuk izan dira ezezkoa emateko arrazoiak?

Gure ustez bi arrazoi mota egon; batetik, eta guretzat garrantzitsuena, arrazoi politikoa izan da. Gaur egun UPNk duen sanfermin eredua ez da herrikoia. Udalak, sanfermin, pribatizatu elitista eta esponzorizatuak egiten ditu. Bestetik, arrazoi teknikoak daude eta horien artean batzuk oso bitxiak dira. Taconera parkea hiriak arnasa hartzeko oso-oso beharrezko dela esan digute.

Taconera gunerako prestatuta zenuten zuen egitaraua. Arazoak izan al dituzue programa hori beste gune batzuetara moldatzeko?

Gure ustez garrantzitsuena ez da lekua. Guretzat sanfermin herrikoiak, parekideak, partehartzaileak eta euskaldunak bultzatzea da garrantzitsuena. Ezin izan dugu programa Taconeran egin, baina, oso argi genuen sanfermin herrikoiak kaleetan presente egongo zirela eta nik usten dut lortu dugula. Izan ere, hemen bi sanfermin mota daude: batetik, kanpotarrentzako sanferminak daude, postaletako sanferminak eta bestetik etxekoek egindakoak. Bertakoek oso ezberdin bizitzen ditugu sanferminak. Peñetan, taberna herrikoietan eta kaleetan ikusten da nola bizi ditugun iruindarrok gure festak.

Datozen egunetako zeintzuk dira zuen ekitaldi nagusiak?

Egunero antolatu dugu zerbait. Gauero kontzertuak eta kaleetan egiten ditugun ekitaldiak daude. Udalak, aldiz, zezenak ikusi nahi ez dituenari ez dio beste aukerarik ematen, gaurko kasuan bezala. Guretzat ordu tarte hori oso ona da eta horregatik dantzaldia prestatu dugu.

Hurrengo urteei begira zein asmo dituzue?

Oraindik oso goiz da ezer zehazteko. Gure asmoa, jai herrikoien alde egiten dugun lanarekin jarraitzea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.