'18/98 auzia'

Datorren astelehena arte bertan behera geratu da epaiketa

Oraindik lekuko guztiek ez dutela deklaratu eta, datorren astelehena arte adituen agerraldiak ez hastea erabaki du =i18/98 auziko=i epaiketako epaimahaiak. Aureli Argemi Kataluniako CIEMEN minorien aldeko elkarteko presidenteak deklaratu du gaur goizean lekuko gisa, eta Batasunarekin "harreman normalak" izan dituela agertu du.

2006ko irailaren 5a
17:52
Entzun
Zehazki, defentsaren hiru lekukok deklaratu dute gaur goizean: Maite Ubiria kazetariak, Jokin Etxebarriak eta arestian aipatutako Aureli Argemik. Ubiriak eta Etxebarriak bideokonferentziaz deklaratu dute. Xakiko kide izan zela agertu du Ubiriak eta elkarte horren helburua Euskal Herriko egoeraren berri munduan zabaltzea zela. Ukatu egin du ETArekin zerikusirik zuela. Etxebarriak, berriz, ukatu egin du akusazioak dioen bezala Elena Beloki eta Mikel Egibar auzipetuak ezagutzen zituela eta Ubiriaren bidez haiez mezuak helarazten zizkiela.

Argemi izan da deklaratzen hirugarrena. CIEMENek gutxiengo etnikoen eskubideen alde lan egiten duela agertu du, eta jardun horretan Batasunarekin "harreman normalak" izan dituela agertu du, beste hainbat elkarterekin bezala.

Deklarazio-hartze horiek amaituta, adituen txandarekin hasi nahi zuen epaimahaiak. Defentsak, ordea, Alex Maskey eta Bairbre de Bruin Sinn Feineko kideek lekuko gisa deklaratzea nahi dute, eta agerarldi hori astelehenean egitea. Beraz, lekuko horien deklarazioa amaitu arte adituekin ez hastea eskatu du defentsak. Epaimahaiak onartu egin du eskaera, eta astelehena arte bertan behera utzi du epaiketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.