18/98 auzia

Defentsak epaimahaiaren jarrera salatu du lekukoak direla-eta

Gadusmar enpresaren lau sortzaileekin hasi da gaurko saioa. Deklaratzen hasi aurretik, ordea, defentsak epaimahaiaren jarrera salatu du, fiskalaren lekukoekin amaitu aurretik hasi baitira deklaratzen defentsarenak. Auzipetuen abokatuen arabera, defentsaren eskubideen kontrakoa da erabaki hori. Polizia bat eta Josetxo Arizkuren presoa falta dira oraindik fiskalaren lekuko gisara deklaratzeko.

2006ko maiatzaren 22a
18:39
Entzun
Legez fiskalaren lekuko guztiek deklaratu arte ezin dute defentsarenekin hasi, baina oraindik polizia bat eta Josetxo Arizkuren falta dira deklaratzeko fiskalaren lekukoen artean. Auzipetuen abokatuek salatu dutenez, defentsak dituen eskubideen aurka doa epaimahaiaren erabakia. Ez dute behar besteko ahaleginik egin Josetxo Arizkurenek deklara dezan, izan ere agintari frantziarrek epaimahaiari jakinarazi zioten Arizkurenek ezin izango zuela ekainaren 15a baino lehen deklaratu, egun dagoen espetxean ez dagoelako bideokonferentzia sistemarik, eta galdegin zuten ea ahalegin berezia egin behar zuten horretarako. 19/98 auziaren epaileak ez duela erantzun ere egin salatu du defentsak.

Gudusmar enpresa ETAren aginduz sortu zela ukatu egin dute gaur enpresaren lau sortzaileek, eta azaldu dute bakailaoaren alorrean lan egiteko erabaki zutela enpresa sortzea.

Bien bitartean 18/98 prozesuan auzipetua dagoen Nekane Txapartegiren atxiloketan ustez parte hartu zuen guardia zibil bat deklaratzekoa zen gaur Madrilgo 34. Instrukzio Epaitegian. 1999. urtean ezarri zuen tortura salaketa Txapartegik. Urte hartako martxoaren 9an atxilotu zuen Guardia Zibilak, eta bost egun egin zituen inkomunikaturik. 2001ean artxibatu egin zuten kasua, baina helegitea aurkeztu eta berriz ere irekitzea erabaki zuten. Txapartgik deklaratu zuenean, guardia zibil bat ezagut zezakeela esan zuen, haren etxean miaketa egin zutenetako bat. Lekuko babestu gisara zen deklaratzekoa guardia zubila. 19/98 auzian ere deklaratu du guardia zibil horrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.