Espainiako Auzitegi Nazionalean Fernando Grande-Marlaska epailearen aurrean deklaratu ondoren, etxera itzuli zen Arantza Zulueta abokatua atzo. Iaz abokatuen aurkako operazio bateanatxilotu eta zazpi hilabetez preso izan ostean, abenduan askatu zituzten Arantza Zulueta, Jon Enparantza eta Iker Sarriegi abokatuak. 60.000 euroko bermeak ordaindu eta astero epaitegian sinatzeko baldintzak jarri zizkieten hartarako.
Baldintzak bete dituen arren, berriz deklaratzera deitu zuen epailek Zulueta, iaz egin zizkion akusazioetako batekin aparteko auzia sortuta. Fiskalak ez zuen akusatuaren aurkako neurririk eskatu, eta aske utzi zuten.
Deklarazioa hartu ondoren, aske utzi du Marlaskak Arantza Zulueta
Abokatua abendutik dago kalean, baina epaileak berriz deklaratzeko hitzordua jarri zion atzorako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu