'Demasa' hartu dute lelo gisara Bergaran 2016. urteko Kilometroak jaia ardazteko

DONOSTIA.Demasa. Lelo hori hautatu dute Bergaran (Gipuzkoa) heldu den urteko Kilometroak jaiko mezuen oinarritzat. Leloa eta logoa —hitz horren inguruan egindakoa— atzo aurkeztu zituzten, Aranzadi ikastolan egin zuten jai batean. «Erakutsi nahi dugu Ikastolen Elkartea demasa dela», aldarrikatu zuten, eta jaiarekin bat egiteko esan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu