Euskara

Dendetan euskara sustatzeko, «irudimena» eskatu dute

Kartelak erdaraz dituen saltoki bat. L. F. A. /ARP.
2012ko martxoaren 21a
00:00
Entzun
Kontsumoaren alorrean hizkuntzen koofizialtasunaren gaia lantzeko orduan «irudimena» edukitzeko eskatu die Eusko Legebiltzarreko taldeei Andres Urrutia Euskaltzaindiko presidenteak. Kontsumitzaileen hizkuntz erabilera arautzen duen dekretuan egindako aldaketari buruzko iritzia eman zuen Urrutiak, atzo, Eusko Legebiltzarrean. Hizkuntza betekizunei lotutako isunak baliogabetu zituen legebiltzarrak, baina Urrutiak azaldu zuen horrek ez duela konpontzen saltokietako euskararen erabileraren «muina». «Aldaketak ez du sakontasunik, eta ez dut uste oinarrizko eztabaida bilatzen zuenik». Eztabaida isunen aldeko edo aurkako jarreretan ez mugatzeko eskatu zuen, eta bestelako tresnak erabiltzeko proposatu zuen. Horien artean, arbitrajerako tresnak nabarmendu zituen Urrutiak. Horrez gain, bi alorretan lan egiteko beharra gogorarazi zuen: euskararen sustapenean eta alor juridikoan. Bigarren eremu horretan, isunen alde agertu ez arren, «gainontzeko tresna guztiak huts egiten dutenean» aukera hori izatea baliagarria dela gaineratu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.