Usansolo

Desanexio borondatea berretsi dute usansoloarren %75ek sinadura bilketa batean

Herri direla eta udalerri izan nahi dutela adierazi dute sinatu duten 1.995 herritar inguruk. Usansolo Herria plataformak egin du bilketa, eta gaur eroan dituzte Galdakaoko udal erregistrora. Desanexio prozesua gidatu behar duen batzorde mistoa osatzeko eskatu diote Ibon Uribe Galdakaoko alkateari.  

Usansolo Herria plataformako ordezkariak, gaur, Galdakaoko udaletxeko atarian egin duten agerraldian. MONIKA DEL VALLE, ARGAZKI PRESS
Ibai Maruri Bilbao.
2017ko azaroaren 10a
17:16
Entzun

 "Gezurra badirudi ere [Ibon Uribe] alkateak esan digu Usansolo ez dela existitzen", salatu du Usansolo Herria plataformako kideak. "Sinadura bilketak Usansoloko herritarren borondatea eta lurralde mugak berresteko balio du". Irailean eta urrian ibili dira etxez etxe sinadurak biltzen, eta 1.995 usansoloar inguruk babestu dute. Eguerdian eroan dituzte Galdakaoko (Bizkaia) udal erregistrora. Usansolo osatzen duten herritarren %75 inguruk sinatu dute. Eta zonalde edo auzo guztietan lortu du %60tik gorako babesa. Hala, lurraldetasuna berresteko balio izan duela uste dute plataformako kideek.

2014an egin zuten herri galdeketa. Galdakaotik bereizi nahi zuten galdetu zieten usansoloarrei. %75ek parte hartu zuten, eta %90ek baietz erantzun zuten. Agintarien babesik gabeko galdeketa haren ondoren, erakune publikoek desanexio prozesua martxan jartzea lortu zuten. Horretarako Bizkaian udalerri gehiago sortzea debekatzen zuen foru araua aldatu zuten Batzar Nagusiek. Foru arau berriaren arabera, hurrengo pausoa Galdakaoko Udalaren, Usansoloren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkariek osatuko duten batzorde misto eratzea da. Baina urtebete luze pasa den arren, oraindik Galdakaoko alkateak ez du udalaren osoko bilkurara gaia eroan. Sinadura bilketarekin erabaki hori hartzea bultzatu nahi izan dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.