Txirrindularitza

Dioni Galparsorok irabazi du Asturiasko Itzuliko laugarren etapa

Kaiku taldeak fin-fin jarraitzen du Espainiako Vuelta korritzeko gonbidapenaren bila. Oraingoz, eurentzat denboraldiko hitzordu garrantzitsuena denetik kanpo daude, gonbidapenik gabe, baina errepidean berez gonbidapenik behar ez duten, eta behar duten talde asko baino joko gehiago eta itxura hobea ematen ari dira. Dioni Galparsorok laugarren etapa irabazi du eta bigarren garaipena eman Kaiku taldeari hiru egunean.

2005eko ekainaren 20a
18:36
Entzun 00:00:0000:00:00
Beste talde guztiak baino hobeto ari dira eta Vuelta korritzeko gonbidapena merezi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.