Arrantza

Donibaneko kairako sarrea ireki dute dagoeneko

Baxurako ontziek ez diete traba gehiago jarriko pelagikoekin ibiltzen diren itsasontziei Donibane Lohizuneko (Lapurdi) kaira sartzeko. Izan ere, datorren ekainaren 12an Europako Kontseiluak deituta Bruselan egingo den bileran parte hartzea lortu dute Lapurdiko arrantzaleek.

2006ko ekainaren 2a
16:25
Entzun
Antxoaren gestio planari buruz hitz egin eta Espainiako Ozeanografia Institutuak eta Frantziako Itsasoaren Ikerketarako Institutuak egindako ikerketak aztertuko ditzute, besteak beste bilera horretan.

Baxurako ontziak Donibane Lohizuneko (Lapurdi) porturako sarreran traban jarrita egon dira eguerdia arte, hala pelagikoekin ibiltzen ziren itsasontziei kaira sartzea galarazteko. Jarrera horrekin antxoa arrantzarako jarri dieten arauak —12 zentimetrotik beherakorik ez harrapatzea— eurei galera handia eragiten diela salatu dute, eta aldi berean, sare pelagikoekin dabiltzan ontziak ez dutela tamaina batere errespetatzen.

Lapurdin sei ontzi daude sare pelagikoekin ibiltzen direnak. Sei horiek eta Frantziako beste hamabi bat Donibaneko portura antxoa saltzera ezin sartuta geratu dira, eta, ondorioz, Arroxelako (Frantzia) portuan ari dira antxoa salmentan. Harrapaketak iazkoak baino hobeak direla agertu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.