Donostia «bakartuta uztea» egotzi dio PSEk Bilduri, AHTa ez babesteagatik

2011ko uztailaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bilduk Abiadura Handiko Trenari buruzko eztabaida sozial zabala egiteko duen asmoa ez da PSE-EEren gustokoa. Tren eredu hori zalantzan jarri eta AHT babestu ez izanagatik Donostia «isolamenduan uztea» leporatu dio Ernesto Gasco PSE-EEren Donostiako zinegotziak Bilduri. Gipuzkoako hiriburuko udalbatzak bihar eztabaidatuko du gaia, eta PSE-EEk AHTren alde egindako proposamenak EAJren eta PPren babesa izango duela ohartarazi du Gascok.AHT defendatu dezala, 2016rako egina egon dadila eskatu dezala eta Espainiako Sustapen Ministerioari Donostiako Tabakaleran geltokia egin dezala eskatu diezaiola proposatu dio Bilduri. «AHT Estatuko aurrekontuen poltsatik ordainduko da eta Donostiatik ezin diogu ezetz esan, dirutza hori beste lurralde batzuetara joango baita bestela», argudiatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.