Jaiak

Donostia, Bilbo eta Donibane Garazi

Donostiako Aste Nagusia martxan da, eta larunbatean lekukoa pasatuko dio Euskal Herriko beste hiriburu bati: Bilbori. Donibane Garazin ere bestak ospatuko dituzte aste honetan.

Iker Tubia.
2013ko abuztuaren 12a
13:27
Entzun 00:00:0000:00:00

Bestaren itsasontziak belak zabaldu ditu. Herenegun hasi zen Donostiako Aste Nagusia, eta gaur egun handia izanen dute piratek. Izan ere, 17:00etan abordaia eginen dute portuan. Larunbatean bukatuko dira Gipuzkoako hiri buruzagiko bestak, eta jaien lekukoa pasatuko diote Bilbori. Bi hiriburu horietaz gainera, Donibane Garazin ere bestak ospatuko dituzte abuztuaren 14tik 17ra.

Dena dela, horiek ez dira Euskal Herrian eginen diren jai bakarrak izanen. Aste osoan zehar hamaika herritan izanen da parrandarako betarik. Tafalla, Agoitz, Burlata, Laudio, Amurrio, Portugalete, Larrabetzu, Gernika-Lumo, Ondarroa, Deba,Azkoitia, Leitza Goizueta, Azkaine, Itsasu... bestetan diren herrien zerrenda luzea da aste honetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.