Donostiako Etxadi kiroldegia itxi egin dute, langile batek positibo eman baitu

Donostia Kirola Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin ari da hartu beharreko neurriak zehazten. 

Bi langile Donostian desinfekzio lanak egiten. JAGOBA MANTEROLA, FOKU
2020ko uztailaren 13a
10:35
Entzun

Donostiako Udalak jakinarazi duenez, Donostiako Etxadi kiroldegia itxi egin dute, azpikontratatutako langile batek koronabirusean positibo eman baitu. Oraingoz, itxita edukiko dute kiroldegia, ostiralera arte. Ordu arte, desinfektatze eta garbiketa lanetan ariko dira.

Igandean eman zuen langileak positibo PCR proban, gaitza harrapatu zuen beste batekin kontaktuan egon eta gero.

Donostia Kirola Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin elkarlanean ari da kasuaren jarraipena egiteko. Hain justu, Donostia Kirolak jakinarazi du kiroldegiaren erabiltzaileek ez dutela PCR probarik egin beharko. Oraindik erabakitzeko dute, ordea, kiroldegiko zer langileri egingo  dioten proba; edozein moduz, positibo eman duen lankidearekin kontaktu zuzena eta maskararik gabe izan dutenei egingo diete, eta horiek berrogeialdia bete beharko dute etxean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.