Donostiako Guardetxea okupatu du Alde Zaharreko Gazte Asanbladak

Eraikinak sei urte daramatza hutsik. AZGAk adierazi du prest daudela lagapen baldintzak udal gobernuarekin adosteko.

AZGAko kideak gaur, Donostiako Guardetxean. AZGA
AZGAko kideak gaur, Donostiako Guardetxean. AZGA
Isabel Jaurena.
2025eko maiatzaren 1a
17:50
Entzun 00:00:0000:00:00

Donostiako Guardetxea okupatu du gaur AZGA Alde Zaharreko Gazte Asanbladak, Gipuzkoako hiriburuko eragile eta norbanakoen laguntzarekin. Adierazi dutenez, Donostiako Udalak 2019an itxi zuen Guardetxea, «hainbat konponketa egiteko aitzakian». Bada, ordutik, sei urte daramatza hutsik. Eraikina, baina, ezaguna da hirian, eta, komunitateak modu autogestionatuan erabiltzen zuenean, proiektu anitz egin ziren bertan, hala nola ekitaldi kulturalak, formakuntzak, jaialdiak eta otordu kolektiboak. «Horregatik, erreferentziazko elkargune izan zen hiriburuko gazte eta kolektibo ugarirentzat, eta argi diogu ez dugula turismorako beste museo bat, arte edo erakusketa galeria bat eraikitzerik nahi», erran dute.

AZGAk ohar bidez azaldu duenez, Parte Zaharreko gazteek «aspaldi» hasi zuten leku bat lortzeko borroka. Salatu dute Parte Zaharrean zerbitzu eta ekipamendu publikoak falta direla, eta «auzotarren interes kolektiboaren gainetik elite ekonomikoaren interesak lehenesten» direla; eta, ondorioz, «auzoa atzera-bueltarik ez duen turistifikazio eta gentrifikazio prozesu batean» murgiltzen ari dela. «Auzoa eta Donostia ez daude salgai! Egoera benetan larria da, eta lehenbailehen gelditu beharra dago», borobildu dute. Horren harira, Euskal Herriko bertze gazte asanbladei mintzatu zaizkie: gaztetxeak okupatzera animatu dituzte, eta husteko arriskuan dauden horiei elkartasuna adierazi.

Nabarmendu dute, gainera, prest daudela lagapen baldintzak udal gobernuarekin adosteko. Udalak «entzungor egiten» jarraitzen duen bitartean, ordea, aitzinera eginen dute okupazioaren bidean, eta Guardetxea auzolanean eraiki.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.