euskal herria

Donostiako Oriamendi pasealekuan aurkitutako gorpuak ez du indarkeria zantzurik

Hala jakinarazi du gaur Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak. Heldu baten gorpua dela argitu dute.

2012ko martxoaren 27a
15:12
Entzun

Atzo Donostiako Oriamendi pasealekuan sastraka artean topatu zuen gorpuak ez du hasiera batean indarkeria zantzurik, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur esan duenez.

Hildakoa nor den identifikatu gabe jarraitzen dute, baina gorpua pertsona heldu batena da, iturri berdinen arabera.

Atzo 08:30ak aldera aurkitu zuen gorpua han lanean ari zen behargin batek. Hilotza oso egoera txarrean zegoen, haren arabera.

Ertzaintzak ikerketari ekin zion.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.