Politika

EAEko biztanleen %79k "hurrengo urteetan" Euskal Herrian bakea lortuko den itxaropena dauka

Jaurlaritzak egindako inkesta baten arabera EAEko biztanleen %79k itxaropena du hurrengo urteetan Euskal Herrian bakea lortzeko; ezezkoan, berriz, %13 dago. Galdera egin dietenen iritzian inor ere ez da ari bakearen alde lanean. Azken bi urtetan ETAk inor hil ez izana ETAk irtenbidea bilatzen lagundu nahi duelako da %23aren iritzian, %17aren iritzian berriz ETA ahul dagoelako, eta %23aren iritzian bi arrazoiengatik. %52k uste du ETAk su-etena emango duela hurrengo hilabeteetan.

2005eko abenduaren 9a
17:00
Entzun 00:00:0000:00:00
2005eko azaroaren 21ean eta 22an Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 1.000 lagun ingururi egindako galderen ondorio nagusiak dira. Eusko Jaurlaritzak egin du inkesta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.