Bakea da bidea da agiriaren izenburu zehatza, eta bederatzi puntutan biltzen du IUren eta haren EAEko eta Nafarroako federazioen baketze proposamena. Prozesu hori indarkeriarik gabeko eszenatoki batean bakarrik dela posible jasotzen du eta ETAren jardun armatua gaitzesten. Baina horrekin batera, distentsio keinuak eskatzen dizkio Espainiako Gobernuari: Alderdien Legea bertan behera uzteko eta presoak Euskal Herria hurbiltzeko.
Beren helburua elkarrizketa bidez bakea lortzea dela nabarmendu dute, eta, ondorioz, Espainiako Estatua "indarkeria utzi nahi dutenekin" solastea eta EAEn zein Nafarroako "elkarrizketa demokratikorako mahaiak" eratzea babestuko dutela agertu dute.
Ildo horretatik, mahai horietakoren batean "oraingo lurralde errealitatea" aldatzea erabakiko balitz herritarrek onetsi beharko luketela uste dute, eta, ondorioz, EAEri zein Nafarroari galdeketa eta erreferendum lotesleak antolatzeko eskumena ematea proposatu dute. Horretarako Espainiako Konstituzioa ez litzatekeela aldatu beharko nabarmendu dute.
IUko, EBko eta NEBko buruek argi utzi dute galdeketa horietan bere proposamena Espania federalaren aldekoa izango litzatekeela, baina beste edozein emaitza onartzeko prest agertu dira.
Politika
EAEri eta Nafarroari galdeketa lotesleak antolatzeko eskumena ematea eskatzen du IUk bere baketze proposamenean
'Iruñeko adierazpena' izenekoa sinatu dute gaur goizean Nafarroako hiriburuan Gaspar Llamazares IUko koordinatzaile nagusiak, eta Javier Madrazo EBko buruzak zein Ion Erro NEBkoak. Finean, IUren, EBren eta NEBren baketze proposamena da agiri hori, eta EAE Euskal Autonomi Erkidegoak zein Nafarroak galdeketa lotesleak antolatzeko eskumena izan behar dutela aldarrikatzen du. Halaber, bi eremu admnistratiboetan alderdien mahaiak eratzearen alde egiten du, eta Espainiako Estatuak "indarkeria utzi nahi dutenekin" elkarrizketak izatea babesten du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu