Gipuzkoako Neurgailua deituriko azterketaren emaitzak argitaratu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak. Lan horretan biltzen du, besteak beste, 2005eko udaberrian eginen diren EAEko hauteskundeen emaitzen aurreikuspena. Inkestak, gainerako alderdiekin batera, Batasunak izan ditzakeen emaitzak ere kontuan hartzen ditu. Halaber, Batasunari botoa ematerik egongo ez balitz, botoa ematen diotenek zeini emango dioten aztertu dute.
Gipuzkoako Neurgailuaren datuak etxez etxe eginiko 1.820 inkesten bidez lortu ditu Foru Aldundiak, aurtengo azaroaren 12a eta 26a bitartean.
Hala, hauteskunde autonomikoetan, gipuzkoarren %40,2kEAJ-EA koalizioari botoa emango diotela diote, eta hamaika eserleku lortuko lituzke koalizioak, 2001ean baino eserleku bat gutxiago. PSE-EEk botoen %21,1 lortuko lituzke etabost edo sei eserleku; 2001ean bainohautetsi bat edo bi gehiago izango lituzke Legebiltzarrean. Ikerketaren arabera, boto gehien lortuko duen hurrengo alderdia Batasuna izanen da, %14,5ekin, eta Gipuzkoaren aldetik Euskal Herritarrok taldeak 2001ean lortu zituen lau eserlekuei eutsiko lieke.PPk gipuzkoarren %10,1en botoak eskuratuko lituzke eta bi edo hiru eserleku. Egun lau legebiltzarkide ditu Eusko Legebiltzarrean, Gipuzkoatik. Ezker Batuak botoen %7 lortuko lituzke, Neurgailuaren arabera, eta Aralarrek %6,7. Bien artean bi edo hiru legebiltzarkide banatuko lituzkete. Egun EB-Berdeek bakarra du Gipuzkoatik, eta Aralar oraindik ez zegoen.
Dena dela, gauzak dauden moduan jarraituz gero, hots, Batasunari botoa ematerik ez balego, Gipuzkoako Neurgailuak boto horiek nori emango zaizkion aztertu du. Hala, Batasuneko boto emaileen gehiengoak ez luke bozkatuko (%58,1), %12,4kez dute esan zer bozkatuko duten, %8,4k ez dakite, %8k EAJ-EA bozkatuko lukete, %6,2k Aralar, eta %1k EB.Batasuna datozen hauteskundeetara aurkeztearen aurrean dagoen jarrera ere aztertu du Neurgailuak. Gipuzkoarren %55,7k gainerako alderdiek duten eskubide bera duela azaldu dute eta %17,8 berriz Batasuna aurkeztearen aurka azaldu dira.
Estatutu Berrirako Proposamena
Bestetik, EAEko Estatutu Berrirako Proposamenaren inguruan herritarrek duten iritziaaztertu du Gipuzkoako Neurgailuak. Proposamena aurrera ateratzearekin ados daude gipuzkoarren %38,5; %34,8k ez dute erantzun nahi; %13,9k ez dakite proposamena zer den eta %12,8 aurrera egitearen aurka daude.
Halaber, estatutu berrirako erreferendum deialdia egin ahal izatearen inguruan ere iritzia eskatu diete gipuzkoarrei. Lautik batek ez du iritzirik eman nahi izan, kontsulta egitearen alde azaldu dira %52,9 eta kontra %4,9.
EAJ-EAk legebiltzarkide bat galduko luke Gipuzkoan, inkesta baten arabera
Batasunaren emaitzak kontuan hartzen ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak eginiko azterketak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu