EAJ, EH Bildu eta PSE-EE, frankismoko biktimen kereilaren alde

Hiru taldeek legez besteko proposamen bat aurkeztu dute, biktimei «babesa» adierazteko

Erredakzioa
Gasteiz
2013ko ekainaren 1a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Frankismoak 1936 eta 1977 artean egindako delituak ikertzen ari da Argentinako Justizia. Eta hamahiru frankistari kereila jarri dien plataformari «babesa» helarazi diete EAJ, EH Bildu eta PSE-EEren Eusko Legebiltzarreko taldeek. Legez besteko proposamena aurkeztu dute hiru taldeek, eta gehiengoa dutenez legebiltzarrean aurrera aterako dela espero da. Frankismoko biktimek «zigorgabetasuna gainditzeko justizia eraginkorraren» eskubidea dutela aitortzen du proposamenak, baita «ordaintza duina» izateko ere. Hiru talde politikoek, gainera, frankismoko errepresioa jasan zuten pertsonak eta senideak kereilak jartzera animatu dituzte. 1936ko «altxamendu faxista» ere salatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.