EAJk bakearen alde lanean jarraituko duela adierazi du Andoni Ortuzarrek, alderdi horren Bizkai Buru Batzarreko presidenteak. Maiatzeko bozetan, ordezkariak gizarteak aukeratu behar dituela esan, eta ordezkari horiek «kanpoko inork» ez hautatzeko eskatu du Ortuzarrek. «Gizarteak erabakitzea eta norbera bere lekuan jartzea nahi dugu», esan du. Horretarako, indar politiko guztiak bozetan egotea garrantzitsua dela deritzo: «Legea betetzen badute, bozetara aurkezteko aukera izan behar dute».
Bide politikoen aldeko apustuaren eta ezker abertzalearen legeztatzearen harira, «tranparik edo kalkulurik» egin gabe jardutea galdegin die OrtuzarrekPSOEri eta ezker abertzaleari.
EAJk eta PSOEk Espainiako aurrekontuak onartzeko erdietsi zuten akordioa defendatu du Ortuzarrek. Akordio horrek «estatutua, politikarako garaia eta bakea eskuratzeko aukera» ekarri duela nabarmendu du.
Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariaz ere mintzatu da Ortuzar. Lopez buru duen Jaurlaritza «ezerezarena» dela esan du: «Ez dute ezer egiten: ez gaizkiesanik, ezta ekintza onik ere».
EAJk eskatu du gizarte ordezkariak «kanpoko inork» ez ditzala hautatu
Politikan «tranparik edo kalkulurik» egin gabe jardutea galdegin die Ortuzarrek ezker abertzaleari eta PSOEri
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu