EAJk eta PPk bat egin dute, Elizak ondasun higiezinen zerga ordaindu ez dezan

Erredakzioa
Gasteiz
2012ko maiatzaren 25a
00:00
Entzun
Elizak ondasun higiezinen gaineko zerga pagatzearen aurka, elkar hartu dute EAJk eta PPk Eusko Legebiltzarrean. Mozio bat eraman zuten bilkurara atzo PSE-EEk, EAk eta Ezker Anitzak. Espainiako Gobernuari egin zioten eskaria testu horren bidez: Vatikanoarekin dituen harremanak aztertzea galdegin zioten, eta Elizak ondasun higiezinen zergan duen salbuespena eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren bidez dirua jasotzeko duen aukera kentzea. Hiru alderdien mozioarekin bat egin zuen Aralarrek ere, baina ez zen aski izan testua aurrera ateratzeko. Alderdi horiek nabarmendu zuten krisi garaian Elizari zergak ez kobratzea ez dela onargarria eta Elizaren pribilegioek amaitu egin behar dutela. Mozioa txartzat jo zuten, ordea, EAJk eta PPk. Rikardo Gatzagaetxebarria jeltzalearen iritzian, «adostasun handia» izan zuen Elizari salbuespenak jartzeko legeak, eta ez da aldatzeko garaia; PSEren aurka egin zuen Anton Danborenea PPko eledunak, Eliza katolikoari «itzala kendu nahian» ari delakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.