M-27. Hauteskundeen ondorena. Araba

EAJk ez du baztertzen Arabako Foru Aldundia gobernatzea

Hitzarmenerako "aukera denak" baloratuko dituztela esan du Gerenabarrena jeltzaleen ABBren presidenteak. Araban hirugarren indarra izan dira, PPren eta PSE-EEren atzetik.

2007ko maiatzaren 28a
16:11
Entzun
Araban hirugarren indarra izan den arren, EAJk ez du baztertzen Foru Aldundia gobernatzea, Iñaki Gerenabarrena EAJren ABBren presidenteak gaur esan duenez. "Saioa" egingo dutela adierazi du. "Dena dela, oraindik goiz da nondik joko dugun esateko, baina hitzarmenen aukera denak baloratuko ditugu".

PPk eta PSE-EEk bukatu dute jeltzaleen aurretik baina, EAJren ABBren presidenteak esan duenez, PPren garaipena "ez da hain garbia" izan, eta lehen hiru indarren artean 700 botoko aldea dagoela azpimarratu du. Nahien lukeen hitzarmena, EAJren, EAren eta EB-Aralarren artekoa litzateekela esan du, baina ez dutela gehiengo osoa osatzen. "Hala ere, gerta daiteke, edo ez". Dena dela, gobernuaren egonkortasuna bilatu behar dela aipatu du.

Gerenabarrenaren ustez, EAJ eta EA oraingoan bakoitza bere kasa aurkeztu izana "erabakigarria" izan da jeltzaleak hirugarren izateko. "Duela lau urte EAJ-EA koalizioa izan zen foru hauteskundeetako irabazle, eta oraingoan ere elkarrekin aurkeztu izan bagina, lehen indarra ginatekeen, bigarrenari zortzi mila boto inguruko aldea kenduta. Batzar Nagusietako mapa bestelakoa zatekeen. Ez du zentzu handirik izan aparte aurkezteak".

Hurrengo hauteskundeetarako bi alderdiok "hausnarketa" egin beharko dutela iritzi dio Gerenabarrenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.