politika

EAJk "protestaren pankarta" hartuko du, "Gobernuak ETArekin kontu politikoez hitz egiteko tentazioa izanez gero"

Iñigo Urkulluren ustez, Espainiako exekutiboa "zeharka edo zuzenean, tenperatura" hartzen ari zaio erakunde armatuari. ETAri "behin betiko su-etena" emateko eskatu dio, "berriro jokatzen hasi gabe 'iraunkorra', 'egiaztagarria' eta halako kontzeptuekin".

2010eko apirilaren 10a
19:07
Entzun
Iñigo Urkullu EAJko Euzkadi Buru Batzarreko (EBB) presidenteak adierazi du bere alderdiak "protestaren pankarta" hartuko duela, "[Espainiako] Gobernuak ETArekin kontu politikoez hitz egiteko tentazioa badu". Haren "susmoen" arabera, Gobernua "zeharka edo zuzenean, tenperatura" hartzen ari zaio ETAri. "Erakunde terrorista batekin ezin da kontu politikoez hitz egin".

EAJk ETAri "behin betiko su-etena" emateko eskatu dio, "berriro jokatzen hasi gabe 'iraunkorra', 'egiaztagarria' eta halako kontzeptuekin".

Ez du uste Espainiako Justiziak ezker abertzaleari 2011ko udal eta foru hauteskundeetan aurkezten utziko dionik, "PSOEren eta PPren helburua EAJ euskal erakunde denetatik alboratzea delako". Bi alderdion estrategia hori ezker abertzaleak ondo ikusten duela iritzi dio EAJko buruak -Batasunaren eta PSOEren arteko zubiak ez ditu hautsitzat eman-, eta, alderdi jeltzalea erakundeetatik kanpo dagoela, ezker abertzaleak 2012an Espainiako bozetan parte hartzeko aukera izan dezakeela.

Europa Press agentziari emandako elkarrizketan egin ditu adierazpenok, gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.