"Beti defendatu dut Joxe Joan Gonzalez Txabarri. Gipuzkoako diputatu nagusi ona izan zela uste dut, oso ona. Uste dut akatsa dela lau pertsona horiei entzun gabe batzar horretan egin dena. Barne auzitegietara jo behar da, horretarako daude eta. Eta barne auzitegi horiek erabaki dezatela pertsona horiek ondo jokatu duten edo ez", esan du Rubalkabak Radio Euskadin. Gipuzkoako Lurralde Batzarraren erabakia EAJrentzat kaltegarria dela erantsi du, "eskandalu publikoaren" itxura ematen duelako.
EAJren Gipuzkoako Lurralde Batzarrak atzo arratsean erabaki zuen Joxe Juan Gonzalez Txabarri Gipuzkoako ahaldun nagusi ohi eta aurreko legegintzaldian Ogasuneko arduradun izan ziren hiru kideri alderdiauzteko eskatzea, Jon Jauregiren auzian "alderdiaren kontra" aritu zirela iritzita. Izan ere, Datuen Babeserako Euskal Agentziak egin dituen ikerketaren arabera, Ogasuneko zuzendaritzak filtratu zituen Jauregiren zergen inguruko datuak, hautagai izateari uko egitera behartu zutenak.
ipuzkoako EAJko Lurralde Batzarrak atzo hartutako ebazpenak dioenez, «Gipuzkoako Foru Aldundiak egin duen arau hauste larriaren» erantzule zuzenak Gonzalez Txabarri, Mujika, Rica eta Imaz direla egiaztatu du Agentziak, eta horregatik eskatu die alderdia uzteko. Gipuzkoako EAJren batzarraren ebazpenak dioenez, lau alderdikide hauek Gipuzkoako Lurralde Batzarraren eta EAJren Aberri Batzarraren erabakien aurka egin dute, «jardun politiko zuzenak eskatzen duen» kodigo etikoa «larriki» urratu dute, eta EAJren irudiari kalte egin diote.
Ebazpenaz gain, auziari buruzko azalpenekin oharra plazaratu du Gipuzkoako EAJk. Oharrak dioenez, Jon Jauregik Gipuzkoako diputatu nagusigai izateari uko egitea nahi zuten honen datuei buruzko dossierra prentsara zabaldu zutenek; ondoren, EAJren Aberri Batzarraren eta Gipuzkoako Lurralde Batzarraren erabakien aurka egin zuten, bi organo hauek Jauregiri babesa adierazi ondoren. «Pertsona talde jakin bat, orduko beraien erantzukizun publikotik, alderdiaren kontra aritu zen, eta alderdiaren irudia guztiz mindu zuten», dio oharrak. Gipuzkoako Foru Aldundiari berari eta honen sinesgarritasunari ere min egin diotela deitoratu du Gipuzkoako EAJk, oharrean. «Egin zuten Jon Jauregiren aurka. Egin zuten EAJren aurka. Egin zuten Foru erakundeen aurka. Egin zuten etika beraren aurka. Egin zuten... orokorrean, balore demokratikoen aurka». Gipuzkoako EAJren ustez, «ez dute merezi ez EAJn egotea, ez eta politikan egotea ere».
Pasaiako Portuko presidentea da gaur egun Gonzalez Txabarri.
Politika
EAJko Gipuzkoako batzarrak Txabarri kanporatzeko ahalegina egitea "akatsa" da, Rubalkabaren iduriko
Diputatu nagusi ohiari eta aurreko legegintzaldian Ogasuneko arduradun izan ziren beste hiru laguni alderdia uzteko eskatu die jeltzaleen Gipuzkoako Jeltzaleen Batzarrak, Jon Jauregiren auzian "EAJren kontra ariatu zirelako". Jose Antonio Rubalkaba EAJko parlamentariaren ustez "akatsa" da neurri hori, eta alderdi barruko auzitegiei dagokie halako erabakiak hartzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu