Araba, Bizkai eta Gipuzkoako udal eta foru erakundeetan EAJrekin itunak egiteko aukera badago oraindik, PSE-EEren eta PPren arabera. Sozialistek eta popularrek EAEko erakundeetarako «akordio globala» egitea proposatu diete jeltzaleei Bilduk agindu ez dezan, eta, jeltzaleek zein erabaki hartuko duten erabat argitu ez badute ere, PSEk eta PPk uste dute ados jartzeko aukera badagoela. Dena dela, itunak lortzeko epea mugatu dute bi alderdi horiek: ekainaren 11 baino lehen izan behar du, orduan eratuko direlako udalak.
Maiatzeko udal eta foru hauteskundeak izan zirenetik 11 egun igaro eta gero,itunen inguruan eztabaidatzeko lehen bilera ofiziala egin zuten atzo EAJk, PSEk eta PPk. Jeltzaleek eskatuta egin ziren batzarrak, Eusko Legebiltzarrean. Banan-banan hartu zituzten jeltzaleek PSEko eta PPko ordezkariak. Ezker Batuarekin eta Aralarrekin ere batzartu ziren jeltzaleak. Astelehenean Bildurekin batzartuko da EAJ. Bilerak amaitutakoan, topaketen inguruko nondik norakoen berri eman zituztenIñaki Oiarzabal EAEko PPko idazkari nagusiak eta Rodolfo Ares PSEko Politika idazkari eta Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak. Gainerako alderdiek, ordea, ez zuten adierazpenik egin. EAJk astelehenean egingo du nazio batzarra, eta bertan aztertuko ditu alderdiekin izandako hartu-emanak. Datorren astean berriro dira biltzekoak, aldeek jakinarazi zutenez.
EAJko zuzendaritzaren ordezkaritza zabal batek parte hartu zuen atzoko bileretan: Belen Greaves EBBko idazkariak, Joseba Aurrekoetxea EBBko kideak, Iñaki Gerenabarrena ABBko presidenteak, Andoni Ortuzar BBBkoak eta Joseba Egibar GBBkoak. Goizean goiz hasi zituen bilerak EAJk: PPrekin batzartu zen aurrena, etagero hartu zituen PSE, EB eta Aralar.PPren izenean, Oiarzabalek, Laura Garrido legebiltzarkideak, Anton Danborenea Bizkaiko PPko buruak, Alfonso Alonso Arabakoak eta Borja Semper Gipuzkoakoak parte hartu zuten topaketan. PSEren izenean, berriz, Aresekin batera, Txarli Prieto Arabako PSEko idazkari nagusia, Jose Antonio Pastor Bizkaikoa eta Iñaki Arriola Gipuzkoakoa izan ziren bileran.
Itunik egiteko jarrera itxirik ez zion ikusi PSEk EAJri, Aresek bileraren ostean komunikabideei azaldu zienez. Buruzagi sozialistak berretsi zuen PSEren nahia dela «proiektu estrategikoak» aurrera ateratzeko eta erakundeetan «egonkortasuna» bermatzeko balio duten akordioak lortzea.
Jakinarazi zuenez, atzoko bileran eskaintza zehatza egin zien sozialistek jeltzaleei:EAJ lehenengo indarra den erakundeetan babesa emango dio PSEk, baldin eta EAJk Donostiako, Andoaingo eta Errenteriako udaletan hautagai sozialistaren alde bozkatzen badu. Gipuzkoako hiru udal horietan Bildu izan da zerrendarik bozkatuena. EAJrekin ituna egiteko hiru alkatetza horiek babestea nahitaezko baldintza da sozialistentzat, Aresen arabera. Proposamen horri jeltzaleek ez diote erantzunik eman, PSEko buruak azaldutakoaren arabera.
Arabako Aldundiari dagokionez, Aresek adierazi zuen gehien bozkatutako zerrenda errespetatuko dutela, eta ahaldun nagusia PPkoa izatea PSEren esku baldin badago «beharrezkoak diren prozedurak» bilatuko dituela Javier De Andres hautagaiari babesa emateko. EAJk PSErekin akordioak lortu nahi baditu, datorren larunbata baino lehenago egin beharko du, Aresek ohartarazi zuenez. Bi aldeek, beraz, astebete dute ados jartzeko. PSEko buruak uste du oraindik badagoela denbora nahikoa horretarako, eta esanzuen PSEk «bere esku dagoen guztia» egingo duela jeltzaleekin akordioetara heltzeko.
Jarrera «irekia»
PPk jakinarazi zuenez, «giro onean» egin zen batzarra, eta alde biek jarrera «eraikitzailea eta irekia» agertu zuten. Oiarzabalen ustez, EAJrekin hitzarmena egiteko ateak ez daude itxita, baina EAJk oraindik «gauza asko» argitu behar ditu.
Bilduk hauteskundeetan lortutako emaitzen aurrean, erakundeetan egonkortasuna lortzeko «akordio orokorra»proposatu zioten PPkoek EAJri. «Konfiantza berreskuratzeko eta ekonomia suspertzeko»etaEAEko egitasmo eta azpiegitura nagusiei bultzada emateko balio behar du itunak, Oiarzabalen esanetan.Akordio hori, gainera, ez da erabili behar inoren aurkako «fronterik» eratzeko, bere hitzetan. Hala, «erantzukizunez eta zentzuz» jokatzeko eskatu zion PPkoak EAJri.
Arabako Diputazioa eta Gasteizko Udala gidatzeari ez dio uko egingo PPk, Oiarzabalek azaldutakoaren arabera: «Horixe erabaki duteherritarrek».
EAJrekin akordioak egiteko aukerak irekita daude, PSEk eta PPk diotenez
Hauteskundeen osteko itunez hitz egiteko batzarrak egin ditu EAJk PSE-EE, PP, EB eta Aralarrekin, Eusko LegebiltzarreanDonostian, Andoainen eta Errenterian bere hautagaia babesteko eskatu dio PSEk EAJri

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu