EAk esan du hauteskunde subjektu berri batekin duela konpromisoa

Maiorga Ramirezen arabera, bertan Sortu «funtsezko eragilea» izango da, eta ez du uste ilegalizatuko dutenik

Erredakzioa
Iruñea
2011ko martxoaren 22a
00:00
Entzun
Maiorga Ramirez Eusko Alkartasuneko Nafarroako koordinatzaileak Infozazpi irratiari eskainitako elkarrizketan aipatu du EAk jada konpromisoa duela indar abertzaleak biltzea helburu izango duen «hauteskunde subjektu berri batekin». Apustu horren berme nagusiena EAk eta Herritarren Garaia independentez osatutako plataformak hartutako konpromisoa dela iritzi dio. Dena den, Ramirezek gaineratu du indarrak batzeko asmo horren barruanSortu «funtsezko eragilea» dela. EAko buruzagiak ez du uste hauteskundeetara aurkeztea galaraziko zaionik Sorturi, bestela «barregarri» geratuko litzatekeelako Espainiako Estatua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.