Politika

EAk uste du Batasunak batzarra "normaltasunez" ospa dezan "lagundu" egin behar dela

Begoña Errazti EAko presidenteak gaur adierazi dunez, "Batasunak bere batzarra normaltasun osoz ospa dezan lagundu egin beharko litzateke ". EAko presidentearen ustez, azken egunotako adierazpenak "zoritxarrekoak" izan dira guztiz eta ez dute "konponbiderik ekartzen".

2006ko urtarrilaren 14a
19:21
Entzun
Erraztiren hitzetan Batasunak hilaren 21ean BEC Bilbao Exhibition Centre-en (Barakaldo, Bizkaia) egiteko asmoa duen batzarra "bestelako ekitaldi politiko bat bezala" ospatu behar litzateke.EAko presidenteak azaldu duenez, bere alderdia "oinarrizko eskubideen urraketen aurka dago guztiz". Hori dela eta Alderdien Legearen aurka daudela adierazi du Erraztik eta legearen deuseztapena eskatzen dutela.

Azken egunotan egin diren adierazpenak ere kritikatu ditu Erraztik: "Adirazpen guztiak testuingurutik ateratzen ari dira. Hedabideetan gerra dialektikoa mantentzea ez da beharrezkoa eta zentzugabea da gainera". EAren iritziz, Batasunaren batzarraren inguruan sortu den "gerra dialektiko" horrek ez du inolaz ere laguntzen "alderdien arteko harremana lasaitu eta euskal gatazka deituriko hori konpontzen saiatzeko".

Adierazpen askatasunaren alde

Era berean, Rafa Larreina EAko Antolakuntza idazkariak ere hitz egin du Batasunak egiteko asmoa duen ekitaldiaren inguruan. Azkenean, Batasunak bere ekitaldia burutzerik ez badu gainerako alderdiek adierazpen askatasunaren alde zerbait egin beharko luketela adierazi du Larreinak, goizean, Radio Euskadiko solasaldian: "Agian demokaraziaren alde gauden beste alderdi batzuk demokraziaren eta giza eskubideen alde konpromiso argia dugunak ekitaldi publiko bat deitu behar genuke adierazpen askatasunaren alde. Askatasunaren eta herritar guztiek politikoki parte hartzeko duten eskubidearen alde". Ekitaldi horretan, gaineratu du Larreinak "eszenatokia eta mikrofonoa eskubide horien jabe izan arren adierazteko modurik ez dutenei utziz".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.