EBBko buru segituko du Urkulluk, hautagai bakarra baita

EAJko zenbait udalbatzak proposatu arren, Ibarretxek uko egin dio idatziz EBBko presidente izateari

Erredakzioa
2011ko azaroaren 17a
00:00
Entzun
EAJren zuzendaritza berritzeko prozesuak beste urrats bat egin du, eta ziurra da dagoeneko Iñigo Urkulluk errepikatu egingo duela Euzkadi Buru Batzarreko lehendakari gisa, hura baita bigarren itzulirako aurkeztu duen hautagai bakarra. Urtarrilaren 13-15eko batzar orokorrean izendatuko dute Urkullu EBBko lehendakari hurrengo lau urteetarako.

Herrietako EAJko udalbatzek hautagaiak proposatu behar zituzten lehen itzulian. Urkulluz gain, Gipuzkoako eta Bizkaiko hamabost udalbatzek Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohia proposatu zuten. Ibarretxek, ordea, EBBko lehendakari izateko ukoa adierazi die Urkulluri berari, lehenbizi, eta EAJri idatziz, gero.

Urkulluk, beraz, ez du lehiakiderik izango urtarrileko batzar orokorrean.

Egun horretan EBBko beste zortzi burukide ere aukeratuko dituzte, baina oraindik udalbatzek hilaren amaiera arteko epea dute hautagaiak proposatzeko. EAJren zuzendaritza lurralde bakoitzeko Buru Batzarretako bost lehendakariek ere osatzen dute. Horiek, dena den, urtarrileko batzar orokorraren ondoko hilabeteetan hautatuko dituzte.

EBBko zuzendaritzaz gain, prozesu horretan Berme eta Kontrol Batzordeko eta Barne Epaimahaiko kideak ere aukeratuko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.