M-22: udal eta foru hauteskundeak. Bilduren zerrenden inpugnazioa

Egibar: «Normaltasun aukera galarazi nahi dute»

Erredakzioa
Donostia
2011ko apirilaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Sorturekin lehenbizi eta Bildurekin orain EspainiakoGobernuak «ilegalizazioaren apustua» egin duela deritzo EAJren GBBko lehendakari Joseba Egibarrek, eta erabaki horrekin PSOEk eta PPk «errealitate elektorala» aldatu nahi dutela salatu du, «euskal politika kontrolatzen segitzeko».

Egibarren arabera, ilegalizazioaren bidetik «normaltasun politikorako aukera» galarazi nahi dute. GBBko buruak azaldu duenez, EAJk Zapaterorekin Espainiako Gobernuaren egonkortasuna hitzartu zuen «garai berriari ekiteko», baina, horren ordez, hauteskunde interesak «herri honen beharren aurretik» jarri ditu Espainiako Gobernuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.