Egibarrek dio ETA «amaitu» dela, eta biktima guztiei ordaina emateko ordua dela

Euskal gizartean eta nazioartean «sinesgarritasuna» berreskuratu duela dio ezker abertzaleak

Arabako ezker abertzaleak Gasteizen egin zuen, atzo, agerraldia. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS.
edurne begiristain
Gasteiz
2011ko otsailaren 27a
00:00
Entzun
Ezker abertzaleak bide politiko eta demokratikoen alde egindako apustuak ETAren amaiera ekarri duelaeta orain, biktima guztien ordainaren alde lan egiteko garaia dela uste du Joseba Egibar EAJko Gipuzku Buru Batzarreko presidenteak: «ETA amaitu da. Orain denok egin behar dugu lan, baita alderdiek ere, biolentzia mota guztien biktimen erreparazioan». EgibarIrunen (Gipuzkoa) izan zen atzo, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiarekin batera.

GBBko presidentearen hitzetan, bakea sendotu beharra dago, eta «denon» parte hartzea ezinbestekoa da, «galdutako errespetu, bizikidetza eta adiskidetze mailak berreskuratzeko». Biktimen erreparazioaz ez ezik, espetxe politikaz eztabaidatzeko ordua ere badela iritzi dio Egibarrek,preso daudenen eskubideak errespetatu eta aitortuak izan daitezen. Hala ere, urrats horiek ez direla «mitin eta titularren bidez» lortuko ohartarazi zuen. «Lan egin behar dugu».

Bide horretan, Patxi LopezEusko Jaurlaritzako lehendakaria kritikatu zuen, alderdien mahaia eratzea ETAri ordain politikoa ematea dela esan duelako. Egibarren ustez, «akatsa» da Lopezek horrela pentsatzea: «Biolentziak ez du prezio politikorik, baina politikaren bitartez indarkeria desagertzea lagundu daiteke», azpimarratu zuen.

Aralarren ustez, berriz, Sortu legeztatzea «behar demokratikoa» da, eta horregatik Espainiako Gobernuari eskatu dio alderdi berria legeztatzeko «aldebakarreko eta ordainik gabeko» erabakia har dezala. Aralarrek Donostian egindako Herriz Herri kanpainaren amaiera ekitaldian hitz egin zuen Rebeka Ubera antolaketa idazkari eta Gipuzkoako Batzar Nagusietarako zerrendaburuak.

Espetxe politika ere hizpide izan zuen hitzaldian, esanez Espainiako estatuak presoak bere politikaren baitan «bahituta» dituela. Jokabide hori uzteko, eta presoen eskubideak errespetatzen hasteko exijitu zion Uberak Madrili: «Presoak pertsona dira, eta Gobernuaren jardunak alde bakarrekoa izan behar du, konponbidearen bidean inolako ordainketarik gabekoa».

Politika egiteko «kultura berria» aldarrikatu zuen Aralarreko buruak. Horixe da, bere ustetan, Aralarrek erakunde eta herrietan erakusten duena, «irtenbideak emanez eta adostasunetara iritsiz». Patxi Lopez lehendakariaren politika, ordea, kontrako norabidean doala salatu zuen, «behin eta berriz elkarrizketa ukatzen duelako, alderdien mahaia martxan jartzea saihestuz».

Iñaki Galdos Hamaikabateko presidentearen iritziz, bestalde, bakegintza ez litzateke Sorturen legalizazioarekin nahastu behar, ezta euskal gatazkaren konponbidearekin ere. «ETAk beti nahi izan du euskal gatazka berarekin lotzea», esan zuen Galdosek, eta bera ez dela iritzi horretakoa azaldu. Ostera, Sorturen legalizazioa normalizazio politikoarekin estuki lotuta doala iritzi dio Galdosek: «Sortu legeztatzea behar demokratikoa da».Hala, ezker abertzalea hauteskundeetan baldin badago, H1!ek Eusko Legebiltzarreanitun politiko berriaren eztabaidari ekiteko proposatukoduela jakinarazi zuen, normalizazio politikorako bide gisa.

Herri programak

Ezker abertzalea, bitartean, maiatzeko foru eta udal hauteskundeetarako herri programak lantzen dabil. Arabako ezker abertzaleak, esaterako, herrialde horretarakolan ildoak prestatzen hasi dela jakinarazi zuen atzo, Gasteizko Goiuri Jauregianegindako ekitaldi politiko batean. Aitor Bezares batzarkideak adierazi zuenez, ezker abertzaleak azken urteotan egindako lana «emankorra» izaten ari da eta bere apustuak «bide berriak» irekiko ditu. Hala ere, Bezaresek salatu zuen ezker abertzalearen «estrategia berrituari», Estatua atxiloketa, tortura eta kartzelarekin erantzuten ari zaiola.

Oztopoak-oztopo, ezker abertzalea «aurrera» doala azpimarratu zuen Bezaresek. «Beste batzuei eskizofrenia politikoa sartzen ari zaien bitartean, indarrak batzen ari gara». Bere esanetan, ezker abertzaleak euskal gizartearen eta nazioarteko komunitatearen «sinesgarritasuna berreskuratu» egin du, eta Euskal Herrian «prozesu erabakigarria» zabaltzeko esperantza sortzen ari da.

Araban ere «aldaketa politiko eta sozialerako» aukera paregabea dagoela, eta erronka horri aurre egiteko «indarrak batu» eta elkarrekin lan egitea ezinbestekoa dela esan zuenBezaresek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.